2024ko abenduak 5, osteguna
Gipuzkoa 1936

IrudiaWeb orri honetan Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitate artega, zuzen-zuzenean, ezagutzeko aukera eman nahi dizugu. Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz eta, era berean, garai horretaz ari diren bi liburu ere, edozein orduko errealitatera zuzen-zuzen iristea lortu nahi dugu. Horretarako, batez ere, Gipuzkoan argitaratutako prentsa erabili dugu, gai batzuetan Bilboko egunkariekin osatu duguna. Handik atera ditugu eguneroko izenburuak eta nahiko ausazkotasunez hautatutako berri bat, hedabideetan islatutako eguneroko errealitatea erakusten duena. Gainera, publizitateko iragarkiak eta urte hartako giroa hein batean birsortuko duten irudi batzuk nabaritu ditugu.

Bestalde, Frente Popular egunkaria, uztailaren 27 eta irailaren 13a bitartean argitaratu zen esperientzia harrigarria, digitalizatuta dago osorik, eta kontsulta daiteke.

IrudiaGertaerak testuinguruan kokatzeko, ondoko bi liburu hauek irakur daitezke: Verano y revolución. La guerra civil en Gipuzkoa,

Barruso irakaslearena y Los anarquistas y la guerra en Euskadi. La comuna de San Sebastián, egun haietako zuzeneko lekukoa den Manuel Chiapusorena.

Urte hartan Gipuzkoan gertatu zena aztertzera gonbidatzen zaitugu.

Benetan eskertu nahi diegu ondoko pertsona eta entitateei eman diguten ezinbesteko laguntza: Chiapuso andreari eta Manuel Chiapusoren sendikoei, Pedro Barrusori, Donostiako Biblioteka Zentralari, Eusko Ikaskuntzari, Amsterdameko International Institute of Social History institutuari, Bidebarrietako Bibliotekari, Kutxa Fundazioari, Iñaki Egañari.

2006 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net