gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

Gipuzkoa 1936
LANDABEREA JAUNAREKIN IZKETAN
Euzko nekazari bat Olinpiadetara arraunian jokatzera
Munduko txapelketa gure txokora ekarri naidegu.-Guk markakin itz egiten degu...-Paris’era “skiff” bat erostera. Mutillak sasoia ta borondate aundia.-Laguntzaren itxaropenian gaude.-Urumea’n korrituko du lauko yolan aurka

Orain dala egun batzuek aitzera eman gendun, “Ur Kirolak” deitzen zaion Soziedadera inguratu giñala, egi azan edo ez jakin naian, EUZKO NEKAZARI BAT Berlin’en egingo diran Olimpiadetara juan bear zuala MUNDUKO TXAPELKETA jokatzera.
Ta baita ere aitzera eman gendun, bertanjakin genduala BAIETZ, egia zala aspalditik zebilen susmurra ori. “Ur Kirolak”n izenian juango zala bere bazkide bat, EUZKO NAKAZARIA bera, txapelketa ori jokatzera.
Nola jakin genduan berri ori?
“Ur Kirolara” juan ezkero, nai ta nai ez. LANDABEREA’tar JON’ekin topatu bear. Onekin ta Zubilaga’tar Koldobikakin.
Oiek biak zeuden “mano a mano” botela bat sagardo ustutzen, gu bertara inguratu giñanian.
Leku polita, Ur Kirolatarrak antolatu dutena. Badirudi itxas ontzi batian arkitzen gerala bertan gaudenian.
Itxas ontzian ez dago, ordea, orlako “mama” goxorik, dio Zubilaga’k.
Tira tira berriketak utzi ta, zer aize bolarak bota zaitu onera?, dio Landaberea adiskidiak.
-¿.....?
-Bai egia da, ta nai badezu zabaldu zenezake izparingietan: MUNDUKO TXAPELKETA GURE TXOKORA EKARRI NAIAN GABILTZA.
-¿.....?
-Ez dago arrokerik, zuk uste dezun bezela, gure esanian. Markak ikusi ditugu ta berakin zuzentzen gera, gure esanetarako.
-¿.....?
-Gure bazkide edo soziua da, mutil ori, EUZKO NEKAZARIA bera: Orio’ko SARASUA.
-¿.....?
-Gere artian alkar izketan ari giñan, beste askotan bezela, arrauneko kontuetan.
Egun artan, nik ez dakit nola Berlin’go Olimpiadak aitatu genitu: “Nola atsegingo liteken bertara juatia”, esan zigun. Munduko txapeldunen onduan EUSKALDUN batek ez ote luke paper ona egingo?, esan zigun.
Ta guk, ikusirik mutila SASOIKUA zegola, ta gañera borondate onakin alegintzeko, bear diran saiuak egitera, erabaki gendun berari laguntzia, Berlin’era juan zezan MUNDUKO TXAPELKETA JOKATZERA.
-¿.....?
-Esan dizut bada, lenago ere: Guk markakin itz egiten degula. Begira: KANOE’kin egin ditu ASI TA OGEIGARREN EGUNERA 8’523 n. bi mila metruak. Ta konturatu zaitez ESPAÑIKO “marka” dala 10’29.
Zer derizkiotzu?
-¿....?
-Ez da berdiñ “SKIFF”kin korritzia, noski. KANOEkin marka ori egitia, esan genezake “skiff”iakin MINUTU BAT PASIA JEXTIA DALA.
Ta orrek “KANOE”kin egin duan markari MINUTU PASIA kentzen badiozu esan genezake, arrixturik gabe, MUNDUKO ARRAUNLARI ONENETAKUEN TARTIAN SARTZEN DALA.
-¿.....?
-Bai, badakit ez dala berdiñ legu batian edo bestian korritu. Guk jokatu degu MARIA BETIAN ta... an egin zituan markak, beste edozein lekutan ere ESTU ibiliko ditu.
-¿.....?
-Orain dala 2 egun ekarri genion “skiff” okasioko bat. Baiona’tik. Ta naiz arraunketa desberdiña izan egun gutxitan oso poliki jarri zan.
-¿.....?
-Noski. Lendabiziko gauza da ERREMINTA ONA. Ortarako bialdu degu mutila gure adiskide Lizarraga’kin PARIS’era bertan “skiff” on bat BERE NZURRITAKUA egin dezaioten.
-¿.....?
-Ortziok bada “komeriya” or. Guk ez degu xentimorik, ere esaten du ZUBILLAGA jaunak. Jaungoikuak eskerrak ordea sortu dira gizon batzuek aurreneko gastuak egiten lagundu digutenak.
-¿.....?
-Atsegin izango litzake guretzat bere izenak argitaratzia, besterik ez bada ere izparringietatik gure esker ona azaltzeko. Ez dakigu ordea naiko duten. Etorriko da edozein modutara garaia esateko, nortzuk izan diran guri aurrearpidia eman diguten gizon jator oiek.
Bai. Itxaropen osua daukagu Soziedadiak ikusirik gure eskutarteko arazuaren garantzia bere artian arpideak irikiko dituztela guri laguntzeko.
Beintza ba dakigu CLUB NAUTIKO’k asmo ori duala, ta orrek bezela beste askoko egingo duten itxaropena daukagu.
-¿.....?
-Noski. Gu konfiantza orrekin asi gera lanian. NOLA EZ GERA BADA SARTUKO, IKUSIRIK EUSKALDUN BATEK MUNDUKO TXAPELDUN ARRIXKUA DAUKALA?
-¿.....?
-Bai. Izparringi guztietan irikiko ditugu arpidiak. Gañera, oraindaño, beti egin digun bezela, DIPUTAZIUAK ere lagunduko digulakuan gaude. Orio ...efiak ere ala uste degu. Bai, naiz ta gastu andiak izan, denon artian berdinduko ditugu.
-¿.....?
-Emen Urumea’n SAIO BATZUK egingo ditu juan aurretik, Donosti’ko ta Gipuzko’ko jendiak ikusi dezan mutila jokatzen.
-¿....?
-Bada egin leike LAUKO YOLAN kontra bentaja pixka bat yolari eman da.
-¿.....?
-Ikusiko degu. Gu aleginduko gera. Mutilak gogua ta borondate aundia dauka. ITXAROPEN AUNDIA DAUKAGU zergatik ukatu. MUNDUKO TXAPELKETA ekartzen ez badu ere, LARRI LARRI ibiliko duala.

Badakizu beraz irakurle: EUSKALDUN BAT LENDABIZIKO, MUNDUKO TXAPELKETARA DIJUA. Lagundu dezaiogun al degun eran.
Arpidiak irikitzen diranian zure santxua ez ukatu...

Irrintzi


2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net